IRRINTZI irratia

Azalpen laburra

Hernaniko Rekondo alkate faxistak Molotoff Irratia itxi zuen urtean, Manolo Artola lagun eta musika maixuarekin batera Astigarragako Irrintzi irrati librean bilatu genuen babesa, uhinen errefuxiatu modura, musika saioa egiten jarraitzeko. Zoragarria Irrintzi irratiko lagunek eskaini ziguten harrera eta berotasuna eta ahaztu ezinak, Manolorekin batera, irratiko atiko txiki horretan egiten genituen lehia musikalak. Ea nork nobedade potenteena aurkeztu, jamaikar sound systemen antzera, lehia odoltsuan ibiltzen ginen zein baino gehiago. Ea noizbait grabazio zaharren bat topatzen dugun, hautsez betetako milaka kaseteen artean...